jueves, 29 de noviembre de 2012

Polikiroldegiak

Klikatu irudian bideoa ikusteko
Polikiroldegietan hiri europarraren bandera dago ipinita persona guztiak, bilbao izendatua izan dala jakiteko.Hainbat polikiroldegien itxura aldatu egin da, honen ondorioz euren itxura berritu egin da, instalazioak hobetu eta haibat egin dira polikiroldegi batzuetan. 







                       

jueves, 22 de noviembre de 2012

La Casilla

La Casilla Udal Pabilioia Bilboko kirol-aretoa da, zenbait taldeen estadioa dena. Honetaz gain, musika kontzertuak eta bestelako ekitaldiak jasotzeko diseinaturik dago. Etxetxu auzoan eraikia, Etxetxuko Dorreak gertu ditu. 5.200 lagunentzako tokia du eta egun bertan jokatzen den talde nagusia Bilbo Areto Futbol Kluba, Bilbao Basketek Bilbao Arena egoitza berria izatea erabaki zuelako.

1967ko maiatzaren 20an inauguratu zen. Etorkizunean, eraikina eraberritu eta inguruko biztanleentzako kiroldegia handitzea espero da."Bilbo Kirolak" udal erakundeak dituen 67.000 abonatuen seiren bat, kiroldegiaren inguruko auzoetan bizi dira.

Klikatu irudian bideoa ikusteko

martes, 20 de noviembre de 2012

San Mames Barria

San Mames Barria, E.M, (San Mames Berria euskara batuan), Bilboko Athletic Club taldearen San Mames zaharra ordezkatuko duen estadio berriaren eraikuntza kudeatuko duen elkartea da. Bilboko (Bizkaia,Euskal Herria) estadioa 2007ko martxoan aurkeztu zen, 2009ko amaiera eta 2010eko hasieraldean bere eraikuntzari ekingo zaio; 2014 urterako martxan egotea aurreikusten da. Estadioaren zati bat xede honetarako eraitsi zen antzinako Erakustazokaren gainean eraikiko da.

San Mamés Barria antzinako erakustazoka eta San Mames estadio zaharra zeuden lursailean eraikiko da, San Mames Barria estadioaren 3/4 eraikitzean San Mames zaharra eraitsi egingo da. Lehenbizi alboetako harmailak eta ondoetako harmaila bat jasoko dira. Behin hauek eraiki ostean, Athletic taldea bere zelai berrira lekualdatu eta alboetako harmaila bat oraindik amaitzeke izango delarik bertan jokatzen hasiko da. Ondoren, San Mames zaharra eraitsiko da (2013. urtean zehar, honela San Mames historikoak 100 urteko historia betetzea lortuko du). Behin hondakinak kendu eta gero, San Mames zaharreko antzinako tribuna nagusia zegoen lekuan azkeneko ondoko harmaila eraikiko da. Ondoko harmaila hori eraiki ondoren, estadioa erabat amaituta egongo da (2014ko hasieralderako aurrekiusten da).


                                                   

                                                           Klikatu irudian bideoa ikusteko

jueves, 15 de noviembre de 2012

Bizkaia Frontoia

Eraikuntza bolumen handi bat da, konpaktu, soil eta zorrotza. Horrek seriotasuna ematen dio duen erabilerari, ekipamendu hori Euskal Pilotaren zentroa izango delako.
Programa antolatu ondoren, erabilera ezberdinak nahasten dira eta horrela, azkenik, dimentsio handietako eta geometria puruko paralelepipedo bat osatu da. Sortutako bolumena inguratzen duten etxaurreak arbela beltzekoak dira. Harria bezalako material horrek erreferentzia egiten dien frontoiaren frontisa osatzen duten harri-blokeei.

Emaitza monolito beltz handia da, Bilboko hiri inguruko paisaian leku garrantzitsu bat.
Barrualdeko espazioa espazio ireki eta konektatua da; bertan igarobideen espazioa murrizten eta egonaldiko eremua handitzen saiatu da, eta bitarteko ebazpena lortu da.
Eraikuntza ikusleri begira pentsatu da, harentzat esperientzia bat izan dadin, eta ez bakarrik kirol ikuskizun bat.Erabiltzaileak ikusmen-konexioez eta espazio-diagonalizazioez betetako barruko espazio batetik ibiltzen da. Barrualdea porotsua da eta ia ez du banaketarik, baina egongela ezberdinak banatzen ditu.
Eraikuntzaren barrualdeko soiltasunak kontraste egiten du barrualdeko konplexutasun geometrikoarekin; hau da, barrualdean harmailak osatzen dituzten plano inklinatuen kokapenak sortutakoarekin eta barrualdean koloreari eta argi naturalari emandako lehentasunak sortutakoarekin.



Klikatu irudian bideoa ikusteko.

Bilbao Arena

Hiru urteko lanen ondoren, ateak zabaltzen dizkio kirolgune horrek Bizkaiko gizarteari. Ekipamendu hori udal titulartasunekoa izango da, eta haren ezaugarri nagusia funtzionaltasuna da. Izan ere, eraikitako 30.808 metro koadroetan hauek denak eskaintzen ditu: kiroldegi bat (igerilekua eta gimnasioak dituena), Miribillako auzotarrek erabiltzeko, eta, horrekin batera, kantxa edo jokaleku bat, aldi berean hiru ekitaldi ere har ditzakeena.

Erdiko kantxa horretan jokatuko du Bizkaia Bilbao Basketek, eta 8.500 jarleku ditu. Dena dela, mota guztietako ikuskizunak ere hartu ahalko ditu, Bilbao Basketek instalazioak behar ez dituenean.
Instalazioetan aldagelak daude (eliteko lehiaketetarako edo ikuskizun handietarako, baina baita ohiko jardueretarako ere), medikuen lokala, dopinaren aurkako kontrolgunea, biltegiak eta abar. Gune horretan, 25.985 metro koadroko eremua eraiki dute.

Beste alde batetik, kiroldegiak 26 metroko igerileku bat du, sei kale dituena, eta beste igerileku txikiago bat, adin txikiko umeentzat. Aldagelak ere baditu, banakoak eta taldeenak, ezintasuna dutenentzakoak, teknikarienak eta abar. Beste espazio batean, erabilera askotakogimnasioa dago, 520 metro koadrokoa: hiru lokaletan bereizi daiteke, administrazio-lanetarako, begiraleentzako eta abarretarako. Guztira, 4.823 metro koadroko eremua da.
Miribilako Bilbao Arenak bat egiten du bere inguruarekin, eta, horretarako, inguruan duen natura eredu hartu duten materialak erabili dituzte eraikuntzan. Hala, instalazioek dituzten harrizko osagaiek 1995ean itxi zuten meategi zaharrean zegoen harria kopiatzen dute, eta eraikin osoari eusten dioten bermalekuek eta kanpoko apaingarriek Bilboko auzo horretako zuhaiztiak irudikatzen dituzte.



Klikatu irudian bideoa ikusteko

Zergatik?

Bilbao aukeratua izan da  kirol instalazioegaitik eta instalazioen barrukaldeagaitik. Barruan hainabt abantail dagoz eta hori izan da zergaitia Bilbao Europako kirol hiria aukeratzeko.

 Bilbok modu zabalean bete ditu antolakuntzak ezarritako aurreikuspenak, hiru ardatz handiren inguruko hautagaitza sendo bati esker:
  • Kirol arloko eskaintzaren barietate, kopuru eta kalitatea: aurten, Bilbao Kirolak erakundeak 68 kirol modalitate eskaini ditu (kirol egokitua barne hartuta) 10 kiroldegitan, guztira, hilero 25.368 plaza eskainita. Horiei gehitu behar zaizkie Bilboko Alondegiko hileroko 8.818 plaza gehitu behar zaie hala nola Osasun eta Kontsumo Saileko kirol zerbitzuek eskainitakoak (horietan okupazioa %100ekoa da eta itxaron zerrenda dago).
  • Abonudunen kopurua handitzea: Bilbok jarduera fisiko desberdinen kirolgile kopuruaren hazkunde itzela eduki du: Bilbao Kirolak erakundean abonudunen %87 baino gehiago azken hiru urteotan, Modu fidagarrian kontabilizatu daitezkeen jardueren artean, Bilbao Kirolak erakundeak gaur egun 95.000 abonudun eta ikastaroetan urteko 150.000 parte-hartzaile baino gehiago. Bilboko Alondegiko eta Osasun eta Kontsumo Saileko abonudunak gehituz gero, herritarren %30k inguru kirola egiten du erregulartasunez.

  • Kirolaren sustapena: Bilbok udalerrian egindako bertako zein nazioarteko lehiaketa ugari laguntzen du. Halaber, klub eta federazio asko diruz laguntzen du, kirola sustatzeko xedearen barruan.

lunes, 12 de noviembre de 2012

Eraikinak

Bilbao kirolaren hiri europarra izendatzeko eraikinak aurkestu izan beharko ziran eta hauek izan dira.
-Bilbao Arena, La Casilla, San Mames Barria, Bizkaia Frontoia

Garaikur hau Kirolaren Europako Hiriburua Elkarteak ematen du urtero. Horren bidez, olinpismoaren balio unibertsalak udalerrietan sustatu gura ditu eta Bilboren gaur egungo kirol politikaren lehenengo mailako aintzatespena da. Horrela, azpiegitura berriak sortzeko aukera ematen duen herri-erakundeen arteko lankidetza goraipatu dute: Bizkaia Frontoia, Bilbao Arena, San Mames Barria…. Halaber, kirolaren sustapenean eta praktikan inplikatuta dauden eragile publiko zein pribatu guztien lana goretsi dute.